Euskadik Beteranoen Irekia irabazi du XLIV. Espainako Urpeko Arrantza Txapelketan

Euskal selekzioak lehen postua lortu du Beteranoen Open-ean – Jesús Cano Memoriala –, azaroaren 6an eta 7an San Pedro del Pinatar-en (Murtzia) jokatutako txapelketan.

Euskal urpeko arrantza albiste onen protagonista izan da berriro ere. **Euskadi 1 taldeak Beteranoen Open-a irabazi du – Jesús Cano Memoriala –, San Pedro del Pinatar-en (Murtzia) ospatutako Urpeko Arrantzako Espainiako XLIV Taldekako Txapelketaren eta Beteranoen Open-aren barruan.

Rafael Romero Castillo, Pedro Martín Paino eta Fernando Reyes García kirolariek osatutako euskal taldeak lehen postua eskuratu zuen, 23.268 punturekin. Kantabria bigarren izan zen, 22.574 punturekin, eta Galizia hirugarren, 22.338 punturekin.

Emaitza bikain honek Euskadiko urpeko arrantza modalitatea estatuko erreferenteen artean kokatzen du berriro ere.

Taldekako Espainiako Txapelketako emaitzak

Taldekako Espainiako Txapelketaren sailkapen orokorrean, Valencia 1 taldeak eskuratu zuen garaipena, 63.616 punturekin. Andalucía 1 bigarren sailkatu zen, 55.584 punturekin, eta Baleares 2 hirugarren, 46.118 punturekin.

Pieza handienak

Pieza handienen atalean, Baleares 2 taldeak lortu zuen Taldekako Txapelketako mero handiena, 3.766 gramoko pisuarekin.

Beteranoen Open-ean, berriz, Euskadi 1 izan zen nabarmendu zena, 3.316 gramoko meroarekin.

Zorionak euskal taldeari!

Euskal Urpeko Jardueren Federaziotik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu Rafael Romero Castillo, Pedro Martín Paino eta Fernando Reyes García kirolariei, lortutako emaitza bikainagatik, baita erakutsitako ahaleginagatik, konpromisoagatik eta dedikazioagatik ere.

Zorionak, txapeldunak! Aupa Euskadi!

Utzi iruzkina